Kaixo, Paper-alia mundura iritsi zara, paperen mundura: Nola egiten da faktura bat? Zer egin behar dut igortzen ditudan fakturekin? Eta jasotzen ditudanekin? Nola kontratatu behar dut pertsona bat nirekin lan egin dezan? Nola izan ditzaket egunean nire negozioarekin loturiko zenbakiak? Noiz aurkeztu behar dira zergak? Nola egiten da? Non aurkezten dira?

Ahaztu galdera horiek guztiak, gu arduratuko gara horretaz. Alderdi ekonomikoak egunean nola izan irakatsiko dizugu; zergen funtzionamendua azalduko dizugu; ogasunak noiz dirua kendu edo noiz emango dizun jakinaraziko dizugu, eta zergatik. Kontratatu behar duzun pertsonarentzat zer kontratu den egokiena esango dizugu; faktura bat nola egin azalduko dizugu, kontabilitatea eramango dizugu... zure negozioa kudeatzeaz arduratuko gara, eta zergatik egiten dugun hala azalduko dizugu.

Kontabilitate-aholkularitza

Zure negozioa edozein dela ere, gu arduratuko gara kontabilitateaz. Gure ustez, edozer negoziotan, handia ala txikia, txikia ala ñimiñoa, ezinbestekoa da kontabilitatea behar bezala eramatea. Eta zergatik? Bada, oso garrantzitsua delako sartzen den dirua zertan gastatzen den eta zenbat gastatzen den jakiteko, zer proportzio diren gure salmenten gastuak eta zenbateko mozkinak lortzen ditugun... Gainera, hala, beti izango dituzu kontuak egunean bankuak, ogasunak edo zure bikoteak eskatzen duen edozer dokumentaziorako ;-) . Gu arduratuko gara hurrengo hauetaz:


  • kontabilitateko eguneroko erregistroa (liburu egunkaria, liburu nagusia, sarreren liburua, gastuen liburua, kutxako liburua...)
  • Kontuak gordailatzea Merkataritza Erregistroan
  • Liburuak legezkotzea Merkataritza Erregistroan