Enpresak sortzea

Sortu genuen lehenengo enpresa gurea izan zen, eta hementxe gaituzu. Badakizu nola egin genuen? Urratsez urrats, eta hemen jarraitzen dugu, 2004tik, gauzak pausoz pauso egiten. Zure enpresa sortu nahi baduzu, eta ez badakizu nondik hasi, etorri eta hitz egingo dugu. Azaldu zure ideia eta hortik abiatuko gara: izena pentsatuko dugu, zenbakiak aztertuko ditugu: izango dituzun gastuak, lortu beharreko salmentak, zer prezio jar dezakezun, eska ditzakezun diru-laguntzak; elkarrekin garatuko dugu zure negozio-ideia, enpresa altan emango dugu ogasunean, lanean hasiko zara, gero saltzen, eta, martxan zara dagoeneko!

Hamar urte baino gehiago daramatzagu enpresak sortzen; esperientzia dugu, eta, gainera, gure enpresa Emekin programak homologatuta dago. Gipuzkoako Foru Aldundiaren Berrikuntza, Landa Garapen eta Turismo Sailak sustaturiko programa da hori, Laboral Kutxa eta Aspegi-rekin batera, eta % 50ean Europako Gizarte Funtsak finantzatuta dago («El FSE invierte en tu futuro»). Programan parte hartzen duten pertsonak benetan inplikatzen dira eta laguntza ematen dizute zure negozioa sortzeko prozesuan. Ideia bat sortzearekin batera, zalantza asko sortu ohi dira: «Nondik hasiko naiz?», «Tontakeria izango ote da nire ideia? » edo, «Ez dut dirurik, ordea». Ez izan beldurrik, ez lotsarik, deitu 900 701 132 doako telefono zenbakira eta hortik bide berri bati ekingo diogu. Benetan diotsut, ez da gezurra, doan da, entzun egiten zaituzte, eta enpresaren munduarekin lotutako trebeziak eta gaitasunak jasoko dituzu, zure negozio-plana garatu ahalko duzu eta, azkenean, zure enpresa sortzea erabakitzen baduzu, urtebeteko laguntza eta tutoretza jasoko dituzu.