Kaixo, Paper-alia mundura iritsi zara, paperen mundura: Nola egiten da faktura bat? Zer egin behar dut igortzen ditudan fakturekin? Eta jasotzen ditudanekin? Nola kontratatu behar dut pertsona bat nirekin lan egin dezan? Nola izan ditzaket egunean nire negozioarekin loturiko zenbakiak? Noiz aurkeztu behar dira zergak? Nola egiten da? Non aurkezten dira?

Ahaztu galdera horiek guztiak, gu arduratuko gara horretaz. Alderdi ekonomikoak egunean nola izan irakatsiko dizugu; zergen funtzionamendua azalduko dizugu; ogasunak noiz dirua kendu edo noiz emango dizun jakinaraziko dizugu, eta zergatik. Kontratatu behar duzun pertsonarentzat zer kontratu den egokiena esango dizugu; faktura bat nola egin azalduko dizugu, kontabilitatea eramango dizugu... zure negozioa kudeatzeaz arduratuko gara, eta zergatik egiten dugun hala azalduko dizugu.

Zerga-aholkularitza

Honakoak kudeatzeaz arduratzen garela esan dezakegu:


  • BEZa, Europar Batasunaren barrukoa zein kanpokoa,
  • laneko atxikipenak, lokalaren alokairukoak, jarduera profesionalenak,
  • PFEZa,
  • sozietateen gaineko zerga,
  • 3.005,06 eurotik gorako eragiketen aitorpena,
  • atzerriko ondasunen aitorpena,
  • eta abar.

Baina, agian, argiago geratuko zaizu honakoa esaten badizugu: zure jarduerak lotuta dituen zerga guztiak kudeatuko ditugu eta haien funtzionamendua azalduko dizugu.