Kaixo, Paper-alia mundura iritsi zara, paperen mundura: Nola egiten da faktura bat? Zer egin behar dut igortzen ditudan fakturekin? Eta jasotzen ditudanekin? Nola kontratatu behar dut pertsona bat nirekin lan egin dezan? Nola izan ditzaket egunean nire negozioarekin loturiko zenbakiak? Noiz aurkeztu behar dira zergak? Nola egiten da? Non aurkezten dira?

Ahaztu galdera horiek guztiak, gu arduratuko gara horretaz. Alderdi ekonomikoak egunean nola izan irakatsiko dizugu; zergen funtzionamendua azalduko dizugu; ogasunak noiz dirua kendu edo noiz emango dizun jakinaraziko dizugu, eta zergatik. Kontratatu behar duzun pertsonarentzat zer kontratu den egokiena esango dizugu; faktura bat nola egin azalduko dizugu, kontabilitatea eramango dizugu... zure negozioa kudeatzeaz arduratuko gara, eta zergatik egiten dugun hala azalduko dizugu.

Lan-aholkularitza

Norbait kontratatu behar baduzu, guk lagunduko dizugu:


  • Gizarte Segurantzan alta emango dizugu enpresa gisa eta KKK lortuko dugu.
  • Zer laneko kontratu den egokiena begiratuko dugu, eta hura gauzatu eta zigilatuko dugu Contrat@ aplikazioan.
  • Gizarte Segurantzako altaz eta bajaz arduratuko gara.
  • Nominak egingo ditugu gure programarekin.
  • Gizarte-aseguruak aurkeztuko ditugu RED sistemaren bitartez.
  • Gizarte Segurantzak egiten dizkizun jakinarazpen elektronikoak jasoko ditugu.
  • Gizarte Segurantzako behar guztiak bete izanaren ziurtagiriak lortuko ditugu.
  • Eta behar den guztia egingo dugu.