
Kaixo, Paper-alia mundura iritsi zara, paperen mundura: Nola egiten da faktura bat? Zer egin behar dut igortzen ditudan fakturekin? Eta jasotzen ditudanekin? Nola kontratatu behar dut pertsona bat nirekin lan egin dezan? Nola izan ditzaket egunean nire negozioarekin loturiko zenbakiak? Noiz aurkeztu behar dira zergak? Nola egiten da? Non aurkezten dira?
Ahaztu galdera horiek guztiak, gu arduratuko gara horretaz. Alderdi ekonomikoak egunean nola izan irakatsiko dizugu; zergen funtzionamendua azalduko dizugu; ogasunak noiz dirua kendu edo noiz emango dizun jakinaraziko dizugu, eta zergatik. Kontratatu behar duzun pertsonarentzat zer kontratu den egokiena esango dizugu; faktura bat nola egin azalduko dizugu, kontabilitatea eramango dizugu... zure negozioa kudeatzeaz arduratuko gara, eta zergatik egiten dugun hala azalduko dizugu.
Datuen babesa

Datu pertsonalak babesteko Legea zorrotz bete nahi duzu? Guk erregistratuko ditugu erabiltzen dituzun datu-fitxategiak Datuak Babesteko Agentzian, eta guk ezarriko dugu behar duten segurtasun-maila. Guk idatziko ditugu erabili behar dituzun klausulak eta guk azalduko dizugu noiz erabili, zer unetan eta nola. Bestalde, segurtasun-dokumentua ere geuk idatziko dugu. Dokumentu horrek, oro har, esku artean dituzun datuak nola tratatzen dituzun dio. Zatoz eta galdetu, ikusiko duzu zein erraza eta merkea den Legearekin egunean egotea.