Kaixo, Paper-alia mundura iritsi zara, paperen mundura: Nola egiten da faktura bat? Zer egin behar dut igortzen ditudan fakturekin? Eta jasotzen ditudanekin? Nola kontratatu behar dut pertsona bat nirekin lan egin dezan? Nola izan ditzaket egunean nire negozioarekin loturiko zenbakiak? Noiz aurkeztu behar dira zergak? Nola egiten da? Non aurkezten dira?

Ahaztu galdera horiek guztiak, gu arduratuko gara horretaz. Alderdi ekonomikoak egunean nola izan irakatsiko dizugu; zergen funtzionamendua azalduko dizugu; ogasunak noiz dirua kendu edo noiz emango dizun jakinaraziko dizugu, eta zergatik. Kontratatu behar duzun pertsonarentzat zer kontratu den egokiena esango dizugu; faktura bat nola egin azalduko dizugu, kontabilitatea eramango dizugu... zure negozioa kudeatzeaz arduratuko gara, eta zergatik egiten dugun hala azalduko dizugu.

Diru-laguntzak

Ez kezkatu zure enpresarako diru-laguntzekin: guk jakinaraziko dizugu zein eska ditzakezun, zure sektorearen eta udalerriaren arabera. Egunero jasotzen dugu Gipuzkoako Aldizkari Ofiziala eta Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria. Horretaz gain, hainbat erakundek (Lanbide, Sustapena, Mankomunitateak eta abar) ematen dituzten diru-laguntza guztiei adi izaten gara.